Gizartean
badaude umeak ez direla eskolako disziplinara egokitzen; haur hauek ez dute
ulertzen zergatik eskolan arau hau edo beste
dauden; esaterako ura edateko aukera bakarra atsedenaldian izatea. Zaila
egiten zaie ere irakasleak zigor bat inposatzeko boterea edo eskubidea izatea
euren gurasoek ez baitdituzte inoiz zigortu beste disziplina eta metodo positiboak erabitzen
dituztelako. Oro har, sistemarekin bat etortzen ez diren umeak
dira.
Egia da ere, hezkuntza mota hau aukeratzen duten umeek motibazio berezia dutela. Hori, teknika eta zenbait hezkuntza metodo probatzeko aukerari gehituta, emaitza akademiko onak izatea bermatzen du . Adibidez, ume bat musika ikasi nahi badu, etxean hezitzeak aukera ematen dio horretan punta-putako ikasketak burutzeko.
Horrez gain, ez dut uste etxean hezitzen diren
umeek porrot egingo dutela ikasketetan, izan ere, gurasoekin ikasteak
transmititzen duen segurtasuna ez da eskoletan aurkituko. Eta beraz,
ikasketa-porroten portsentaiarik handiena eskoletan aurkituko dugu honetan
eskatzen den “kompromisua” handiagoa baita.
Gainera, nire ustetan, etxean
hezitutako haurrek eguneroko bizitzako arazoei aurre egiteko gai dira, horretan
murgilduta bizi baitira. Eskolara joaten diren umeek, aitzitik, etorkizunerako
prestatzen dituzte baina teoria sakontzen, alde praktikoa alde batera utsita.
Hala ere, nire esperientzia kontuan hartuta ez nuen aukera hau jarraituko. Eskolan bizi izan ditudan esperientziak eta bizipenak betirako egongo baitira gordeta eta eredu honekin ezinezkoak izango ziren. Gainera, bertan ezagutu nituen nire lagun kuttunak eta hori izan da eskolak eskaini didan gauzarik zoragarriena.
ASPEKTU POSITIBOAK
|
ASPEKTU NEGATIBOAK
|
Ordutegien
malgutasuna
|
Nekagarriegia
izan daitekeela
|
Balioen
eta printzipioen transmizioa
|
Gizartearen
edo familiaren gutxiespena
|
Gurasoek euren
jakintzak berriztatzeko eta eguneratzeko aukera
|
Umeek sozializazio arazoak
izateko arriskuak dituzte
|
Hobeto sentitzen edo
daramaten gaiak sakontzeko aukera
|
Arreta eta
kontsentrazioa erraztasun gehiagoz galtzeko arazoa
|
Umeen interesak
balioesten dira, hezkuntza indibidualizatua batida
|
Arazo
ekonomikoa; soldata bakarra izango du familiak
|
Familia harremanak
sendotzen dira nabarmen
|
Arraroak sentitu al
dira beste umeekin alderatuta
|
Haurrak euren
ikaskuntza erritmoari jarraitzen diete, hots, gai baten zailtasunak badituzte
horretan sakontzeko aukera dute
|
Titulua eskuratzeko
zailtasuna, izan ere,
Espainian gai honi buruzko legeak duen hutsunea oso
nabaria da
|
Testu liburutik at
dauden ariketak maiztasunez egiteko aukera, adibidez, museoetara edo
liburutegira joan
|
Ez dute “currilum”
ofizialik jarraitzen, beraz horrek etorkizunean arazoak ekar dezake
|
Eskolan
ikusten diren akatsak ezabatzen dira
|
LOEk
ez du aitortu hezkuntza aukera bezala
|
Haurren sormena
sustatzen da
|
Guraso hezitzaileek ez
dute denbora gehiegi eurentzat
|