martes, 7 de enero de 2014

ARTEA

Zenbait aditu erakutsi digute arteak nortasunaren garapenean ez ezik, adimenaren hobekuntzan eta ezagutza orokorrerako estrategien prestakuntzan duten balioa.

Hezitzaile moduan guk geuk ere landu eta garatu behar ditugu gure gaitasun artistiko eta estetikoak: eskola dekoratzean, horma-irudiak sortzen ditugunean baita haurren lanak gurasoei erakusteko egiten ditugun karpetak osatzerakoan ere.

IKT-ei begira gai honetan aukerak oso handiak dira eta eskaintzen dituen baliabideak haurrekin lantzeko aproposak ditugu, arbela digitalen kasuan adibidez. hauek haurrentzat zein hezitzaileentzat erabiltzeko errasak dira eta iksteko-irakasteko bide berria dugu umeentzat erakargarria.


http://leabalea.blogspot.com.es/2011/04/informatikaren-eragina-hezkuntzan.html

Halaber, artea mintzagai izatea eta sormen-prozesuan parte hartzea lagungarri egiten zaie umeei zenbait gai esploratzeari ekin diezaioten, modu irudimentsu eta pertsonalean. Horrela, artea errealitatea deskubritzeko, esploratzeko eta ulertzeko tresna bihurtzen da, eta norberaren espresioaren eta sormen-askatasunaren balioa azpimarratzea aukera ematen du.

Amaitzeko espero dut zuentzat baliagarri izana.

Hurrengorarte!

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario