miércoles, 8 de enero de 2014

IPUINAK

Ipuina, eguneroko kontakizunen jarraipen naturala dugu, mundu sinbolikoari lekua ematen diona, eta horregatik hain esanguratsua. Hortaz, garrantzitsua da haurrei ipuinak kontatzea, jolas sinboliko sortzaile baten bidez, urrutiko kontzeptuzko mundu batean sartzen ditu eta.

Gainera, kode landu eta literario bati dagokion hizkuntzaren bidez egiten da, haurren hizkuntza erabiltzeko gaitasuna nabarmen areagotzen duena.

Azkenik, azpimarratu behar da, ezagun egiten zaizkion testu horietan umea bere ezagutza zehaztuz, borobilduz eta osatuz joango dela.


Hezitzaileak, rol aktiboa mantendu behar du: lehenik eta behin, ipuina aztertu, haurrentzat egokia den ala ez zehazteko. Gerora, hiztegia eta egiturari erreparatu behar dizkio eta azkenik, ahotsaz zein gorputzaz baliatu behar da kontaketa hori egokia eta erakargarria izan dadin eta garrantzitsuena, haurrak ipuinaren parte sentitzeko.

 
Ipuinak baliaide oso politak dira ezagutzak helarazteko, beraz, anima zaitezte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario