martes, 7 de enero de 2014

MUSIKA

Musika-hezkuntzak prestakuntza osorako garrantzitsuak diren gaitasun batzuk osatzen ditu: pertzepzioa, adierazpena, sormena eta inprobisazioa, komunikazioa, psikomotrizitatea, sentikortasuna, hezkuntza estetikoa eta iritzi kritikoa.

Haur Hezkuntzan, haurrak  bere buruaren ezaguera eta nortasunaren eraiki behar du, irudi positiboa eta orekatua lortzen. Horretarako, gorputza da oinarrizko elementua, aztertzeko, adierazteko, jolazteko eta ikasteko. Beraz, gorputz eta musika adierazpenaren jarduerak oso garrantzitsuak dira.

bebes_musica_

http://mujer.orange.es/fotos/musica-clasica-para-bebes/musicoterapia-para-tu-bebe.HTML


Besteak ezagutu behar ditu baita ingurunea ere . Musika ekintzak ikaskideekin harremanak hobetzen dituzte (taldeka abestean edota musika-tresnak jotzean, dantzatzean, etab.) eta ingurunea ezagutzeko aukera bihurtzen dira (inguruneko soinuak eta tresnak).

Horretaz gain, musikak komunikatzeko eta adierazteko aukera propioak ematen ditu. Musika-hezkuntza oso garrantzitsua da ikasleen garapen osorako, nork bere nortasuna finkatzeko eta sentimenduak eta emozioak adierazteko aukera ematen diolako ikasleari

IRAKASLEAREN “ROL”A
Haur Hezkuntzako irakasleak, musika animatzaile eta sustatzaile bihurtu behar dira eta horretarako prestatuta egon behar dira.

Haurren entzumena, adierazpena eta sormena lantzeko jolas eta jarduera musikal desberdinak egin behar dituzte giro musikal, seguru eta afektibo batean. Keinuak eta gorputz adierazpena oso garrantzitsua da haurrak uler dezan.

Irakasleak eduki behar dituen trebetasunak: ahotsa ondo erabiltzen jakin, musika-tresnak erabiltzen jakin, lengoaia musikala eta entzumena ondo garatua izan.

Hau izan da guztia lagunak, hurregorarte!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario