miércoles, 8 de enero de 2014

Psikomotrizitatearen aita



                      http://psychomotoreducation.wordpress.com/b-aucouturier/

Pasaden kurtsoan Bernard Aucouturier-ren hitzaldi batean egoteko aukera izan nuen eta asko gustatu zitzaidanez zuekin konpartitzea erabaki dut. Hona hemen lagunok:

Bernard Aucouturier, psikomotrizitatearen aita, erreferentzia internazionala da. Haur hezkuntza, haurren espresibitatea eta haien mugimenduen beharrak irakatsi dizkigu.

Horrez gain, "Escuela Internacional de Aucouturier-ren" aitzindaria da. Itxaropena, esfortzua eta umeekiko amodioa transmititzen du.

Haurren garapenaren funtsezko aspektuak atxikitzen ahalegintzen da. Umeen funtzio korporalak, sensorialak, kognitiboak, etab. psikomotrizitatearen kontzeptua justifikatzen dute.

Haurrek heziketa-inguruan ezinbesteko behar batzuk dituzte:

·         Segurtasuna

·         Akzioa

·         Joku askea ("espontaniedad")

·         Komunikazioa

·         Beren emozioak bizitzea

·         Originalitatea baieztatzea
 
 Segurtasuna

Afektibitatea eta maitasuna dira "oparirik" politenak ume batentzako. Sentimendu hauek ezinbesteko baldintzak dira umearen bizi-kalitatea bermatzeko, gerora, gordeta izango dituenak. Ondorioz, beldurrak saihestuko ditu.
 
Haurrak ezagutzen ez dituen gauzen aurrean beldurtuko da, hots, ulertzen ez duena ezinegona sortaraziko dio. Ondorioz, defentsa moduan, biolentzia erabiliko du, apatikoa azalduko da eta ezinegonean biziko da.
Umea seguru sentitzen da espazioa konkistatzeko gai sentitzen denean. Gainera, gurasoek gustatzen zaizkion erantzunak ematen dizkiotenean baita egunerokotasunak edo erritualek ere segurtasuna emango diote.
 

Akzioaren beharra

Ume bat oihukatu edo negar egiten duenean, ingurunerako haurraren egoeraren seinaleak dira, ongizate edo nahi egoerez eraginda. Astintze horiek beraren aldeko erantzuna sortzen du.  

Errepikapenarekin, haurrak, objektuak eta espazio sortzen du. Errepikapen horietatik abiatuta umeak pentsatzen eta irudikatzen du. Irakasleak, honetan lagundu behar dio umeak plazerra lor dezan.

 
Sortzeko gaitasuna

Hau ezinbestekoa da umearen garapen psikologikoa garatzeko eta haurra segurtasuna lortzeko ere; espresatzeko forma pribilegiatua da.
 
Jokatzea, gure pertsona irudikatzea da, baina baita munduan bere existentzia baieztatzea ere. Joku guztiek haien errepresentazioak dira, bizi dituzten istorioetan oinarria dutenak, simbolizazioak deituko ditugunak. Joku hauek, guraso eta haurren arteko erreafirmatzeko prozesuak baldintzatzen dituzte; zailtasunetik urruntzen laguntzen diote eta arazoak ahazten ditu. Beraz, bere afektibitatearen eta segurtasunaren sortzailea da.
 
Amaitzeko...
 
Bernard Aucouturier, psikomotrizitatearen aita izanik, erreferentzia mundiala dugu eta haurren inguruan,  mugarik gabeko ezagutzaren jabe da; umeentzako eta umeentzat baitarama lan egiten urteetan zehar, ia bizitza osoa alegia.
           


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario