miércoles, 8 de enero de 2014

HOMESCHOOLING

Etxe eskolatzea seme-alabak etxean hezitzea da. Gurasoek beren seme-alaben heziketa bere gain hartzen dute, ezagutzak eta gaitasunak lortzeko baita balioak eta printzipioak transmititzeko ere. Erakundeak funtzio hauetako edozeinetik kanpo geratzen dira.
 
Gizartean badaude umeak ez direla eskolako disziplinara egokitzen; haur hauek ez dute ulertzen zergatik eskolan arau hau edo beste  dauden; esaterako ura edateko aukera bakarra atsedenaldian izatea. Zaila egiten zaie ere irakasleak zigor bat inposatzeko boterea edo eskubidea izatea euren gurasoek ez baitdituzte inoiz zigortu beste disziplina eta metodo positiboak erabitzen dituztelako. Oro har, sistemarekin bat etortzen ez diren umeak dira.

Egia da ere, hezkuntza mota hau aukeratzen duten umeek motibazio berezia dutela. Hori, teknika eta zenbait hezkuntza metodo probatzeko aukerari gehituta, emaitza akademiko onak izatea bermatzen du . Adibidez, ume bat musika ikasi nahi badu, etxean hezitzeak aukera ematen dio horretan punta-putako ikasketak burutzeko.
Horrez gain, ez dut uste etxean hezitzen diren umeek porrot egingo dutela ikasketetan, izan ere, gurasoekin ikasteak transmititzen duen segurtasuna ez da eskoletan aurkituko. Eta beraz, ikasketa-porroten portsentaiarik handiena eskoletan aurkituko dugu honetan eskatzen den “kompromisua” handiagoa baita.
 
Gainera, nire ustetan, etxean hezitutako haurrek eguneroko bizitzako arazoei aurre egiteko gai dira, horretan murgilduta bizi baitira. Eskolara joaten diren umeek, aitzitik, etorkizunerako prestatzen dituzte baina teoria sakontzen, alde praktikoa alde batera utsita.

Hala ere, nire esperientzia kontuan hartuta ez nuen aukera hau jarraituko. Eskolan bizi izan ditudan esperientziak eta bizipenak betirako egongo baitira gordeta eta eredu honekin ezinezkoak izango ziren. Gainera, bertan ezagutu nituen nire lagun kuttunak eta hori izan da eskolak eskaini didan gauzarik zoragarriena.  
 
Amaitzeko, etxe eskolazearen alderdi positiboak eta negatiboak alderatuko ditut:
 
ASPEKTU POSITIBOAK
ASPEKTU NEGATIBOAK
 
Ordutegien malgutasuna
 
Nekagarriegia izan daitekeela
 
Balioen eta printzipioen transmizioa
 
Gizartearen edo familiaren gutxiespena
 
Gurasoek euren jakintzak berriztatzeko eta eguneratzeko aukera
 
Umeek sozializazio arazoak izateko arriskuak dituzte
 
Hobeto sentitzen edo daramaten gaiak sakontzeko aukera
 
Arreta eta kontsentrazioa erraztasun gehiagoz galtzeko arazoa
 
Umeen interesak balioesten dira, hezkuntza indibidualizatua batida
 
Arazo ekonomikoa; soldata bakarra izango du familiak
 
Familia harremanak sendotzen dira nabarmen
 
Arraroak sentitu al dira beste umeekin alderatuta
 
Haurrak euren ikaskuntza erritmoari jarraitzen diete, hots, gai baten zailtasunak badituzte horretan sakontzeko aukera dute
 
Titulua eskuratzeko zailtasuna, izan ere,
Espainian gai honi buruzko legeak duen hutsunea oso nabaria da
 
Testu liburutik at dauden ariketak maiztasunez egiteko aukera, adibidez, museoetara edo liburutegira joan
 
Ez dute “currilum” ofizialik jarraitzen, beraz horrek etorkizunean arazoak ekar dezake
 
Eskolan ikusten diren akatsak ezabatzen dira
 
LOEk ez du aitortu hezkuntza aukera bezala
 
Haurren sormena sustatzen da
 
Guraso hezitzaileek ez dute denbora gehiegi eurentzat

No hay comentarios:

Publicar un comentario